1. GAIA.
Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del
alumnado en los procesos de evaluación
- 1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Ebaluazioari eta kalifikazioari eman zaion erabilera edo definizioagatik,
lotura handia dutela esan dezakegu.
Gaur egun, irakasleek ebaluazio hitza kalifikazioarekin harremantzen dute,
eta ebaluatu eta kalifikatu kontzeptu berdintzat hartzen dituzte.Ebaluazioa,
nota jartzearekin lotu dugu gaur egun eta beraz ebaluatzea nota ipintzea dela
pentsatzen dugu gaur egungo gizartean.
Baina, ebaluazio eta kalifikazioaren artean badago ezberdintasuna.
Ebaluatzeko hainbat modu daude eta horietako bat kalifikatzea da beraz
kalifikazioa ebaluazioaren barruko zati txiki bat dela esan liteke. Hala ere,
badira ebaluatzeko beste modu , auto-ebaluazioa,ez-ebaluatzea,esaterako.
Ebaluazioak ikaslearen ikaskuntza prozesua aztertu edo ebaluatu
beharko luke eta ez gaur egunean kalifikazioaren bidez egiten den bezala.Gaur
egun kalifikazioari eman zaio garrantzia, ikasleak nota bati ematen diote pisua
eta horrek eragin negatiboak izan ditzake ikasleen eta ikaskuntzaren artean.
- 1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
·Ebaluazio formatiboa:
Ebaluazio formatiboa, irakaskuntza-ikaskuntza arteko lotura hobetzea nahi
duen ebaluazioa da.Ez zaio garrantzia handiena ematen
kalifikazioari (notak ipintzeari) baizik eta hiru funtzio betetzeari ematen
zaio garrantzia:
·Ikaslearen ikaskuntza prozesua hobetu.
·Irakaskuntza prozesuen hobekuntza.
·Ikasgeletan burutzen diren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzea
Ebaluazio mota hau kalifikaziotik haratago doa.
·Ebaluazio hezigarria:
Ebaluazio hezigarriak ikaslearen ikaskuntza prozesua hobetzearen
garrantzia azpimarratzen du. Ebaluazio honen helburua ikasleak bere ikaskuntza
prozesuaren hobekuntzan datza.
·Helburuei ongi egokitutako lanen ezarpena.
·Ikasleen inplikazioa.
·Etorkizunerako helburuekiko oparotasuna sustatzea.
- 1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
Ebaluazio formatibo eta hezigarriaren ezaugarri nagusiak dira Ebaluazio formatiboak ikaskuntza eta irakaskuntza hartzen dituela kontuan eta hezigarrian berriz ikaskuntzari ematen zaiola garrantzi gehien eta ikasleen hobekuntzan zentratzen da.
- 1.3. Partekatutako ebaluazioa . Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Partekatutako ebaluazioan ikaslearen inplikazioa lortu nahi da prozesu
honetan, ebaluaketa bere osotasunean burutzeko. Errendimendu hobea eta
ebaluazio zehatzagoa lortu nahi da. Pertsonen formaziorako ereegokia izan
liteke.
Ebaluaketa mota honetan erabiltzen diren instrumentuak: Auto-ebaluazioa,
ko-ebaluazioa, dialogatutako kalifikazioa…
1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko
kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri dekretuaan, ebaluazioa, curriculumeko beste osagai garrantzitsu
bat bezala ezartzen da eta helburuen garrantzia zehazten da.
-Ikasleek beraien auto-ebaluaziotik abiatuta beraien ikaskuntza prozesua
garatu behar dutela. Horrela gogoeta egiten eta erabakiak hartzen ikasiko
dutelako.
-Ikaskuntzarako ebaluazioa, feedback moduko bat oinarritzat duena.
Ebaluazio-prozesual bat ematea helburu, ikasle eta irakasleek beraien indargune
eta ahulguneez jabetu daitezen.
-Ikasitakoa ebaluatzea, ikasleek aiengandik espero zituzten eta ziren
emaitzak jaso dituzten aztertu.
Heziberrik ebaluazioan osagai guztiak ebaluatu behar direla dio.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de
evaluación educativa.
- 2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu.
[Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak /
Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa -
Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazio irizpideak:
Ikaskuntza zer motatakoa eta zer zailtasunekoa izango den esaten
dute.Ebaluazio irizpideen helburua ikasleek benetan ikasi duten aztertzea
da, eta ez da materia baten gaurkotasunera egokitu behar.
Ebaluaziorako baldintzak:
Ikasleak bere aktibitate edo ariketak ebaluatuak izateko, bete behar
dituen kondizioak. Ikasleek ezarritako kondizio edo arauak bete beharko
dituzte.
Ebaluaziorako jarduerak:
Ebaluazio jarduera hauen helburu nagusia prozesuan jaso diren ezagutza,
konpetentzia, esperientzia horiek ebaluatzea da. Ariketa hauek, ea
konpetentziak barneratu diren diseinatzen dira.
Ataza-Jarduerak:
Ikasleei beraien ikaskuntza prozesuan barneratutako konpetentzia,ezagutza,
eduki horiek barneratu dituztela erakusteko eskatzen diren ariketa edo
jarduerak dira.
Hauen artean: idatzizko ariketa bat, power point bat, edota ez direnak
horrek ezagunak koreografia bat. Ikasi dutena ikasi dutela jakiteko modu bat.
Ebaluazio teknika-prozedimendua:
Termino hau erabakitzeko garaian eztabaida handia egon da, prozedimendu edo
teknika denominatzearekin. Ebaluatzeko jarraituko den modua da hau.Ikasleen
konpetentzien barneratzea kontuan hartzen da.
Behaketa sistematikoa:
Espilizituki jasotzen ez diren aktibitateen ebaluazioa.Ariketa hauek izan
daitezke: Etxeko lanak,jarrera,parte-hartzea…
Ahozko hartu-emanak
Gela barruan ikasleen artean edo gertatutako dialogo intrapertsonalak.
Hauen ebaluaziorako ez dago instrumentu zehatzik. Hauen ebaluaketa
konplexuagoa gerta liteke.Gai baten inguruko solasaldiak,iritziak
konpartitzea...
Probak:
Ezagunak diren proba espezifikoak dira, momentuan egindako aktibitate bat
ebaluatzen da. Hauen artean ezagunak dira, azterketak. Ebaluazioa modu zehatz
batean egiten da eta gehienetan kalifikazioarekin harremanduta dago.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia:
Aurretik aipatutako aktibitateak ebaluatzeko balio du, ikasleren kuadernoa,
besteak beste. Irakasleak material fisiko bat izan ohi du ikaslearen ariketa
ebaluatzeko.Adibidez errubrika.
2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak aipatu.
Ebaluazio instrumentuak aktibitate edo helburuak betetzeko eta aztertzeko
behar diren material edo prozedimenduak.Instrumentu hauekin, ebaluazioaren
nondik noragoak adieraziko dira. Hauen erabilera nagusia ariketak ebaluatzeko
da
Instrumentuak:
Azterketa,errubrika, fitxak...
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluatzeko garaian bete behar diren kondizioak, lanak balio bat edo beste
bat har dezan. Lorpen maila emango diona lanari eta azkenik lana kalifikatzeko
balioko duten irizpideak izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario