Ondorengo ariketan Curriculuma landu genuen. Horretarako hainbat artikulu eta web orrialde irakurri eta blogean laburpen antzeko bat egin genuen, garrantzitsuena iruditzen zitzaiguna bertan jarriz.
Geroago, Jose Moyak emandako hitzaldi baten bideoak ikusi genituen,hemen Konpetentziei buruz hitz egiten zuen. Garrantzitsuena iruditu zitzaiguna blogean jarri genuen, laburpen antzeko bat eginez.
Honekin jarraituz, hezkuntza berrikuntzen lana burutu genuen, hauek zer ziren eta hezkuntzan duten eragina azalduz. Hemen, hezkuntzan eman diren erreformak lantzen ditugu.
Gai hau alde batera utziz, Kultura bisuala izan zen gure hurrengoko ariketa, hemen hezkuntzak eta haurtzaroak izan ditzazketen aurreiritziak konparatu aztertu, eta gure bizipenekin alderatu genituen.
Curriculumarekin jarraituz, Curriculumaren zehaztapen mailen lan bat egin genuen eta curriculum motak aztertu genituen.
Hurrengoko lana kartografia izan zen, lan honetan metodologia aktiboaren eta pasiboaren ezberdintasunak ikusi genituen, taldeka kartulina batean marrazki bidez landuz.
Azken aurreko lana Unitate Didaktiko bat sortzea izan zen, hemen gure helburua taldeko bat sortzea zen, hasieratik amaierara geuk eginez.
Amaitzeko, ebaluazioaren lana egin genuen, hemen liburu bateko bi atal irakurri behar izan genituen eta gero gai hauekiko galdera batzuk erantzun. Honek, adibidez ebaluazio eta kalifikazioa kontzeptuen nahasketaz hitz egiten zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario