JOSÉ MOYA
- José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
José Moyaren irirtziz, hezkuntza sistemak 8
ikaskuntza mota hartzen ditu kontuan, Europako herrialde guztiek adostaturikoak
direnak eta pertsona baten ikaskuntza prozesuan ezinbestekoak direnak. Ikaskuntza
mota hauek hiru irizpideen arabera adostu ziren:
Lehenengoa, hezkuntza mundu guztiaren eskura egon behar
da eta beraz, derrigorrezko hezkuntza bada, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin
da selektiboa izan. Hau da, guztiei laguntzea izan beharko litzateke gakoa,
hezkuntza guztion eskura egon beharko litzateke eta ezin ditu
hoberenak aukeratu gainerakoak baztertu. Gaur egungo errealitatea oso
ezberdina da ordea. Adibidez LOMCE legeak, DBH-ko 4.mailan ikasleak
banatu egiten ditu, alde batetik ikasteko "balio" dutenak batxilerra
egingo dute , eta bestetik "balio" ez dutenak FP edo erdi mailako
graduak egitera bultzatuko zaie.
Bigarrenari dagokionez, ikaskuntza guztiak gure bizitzarako baliagarriak izan behar dira, hau da,diziplina artekoak izan behar dira eta bizitzarako arlo desberdinetarako balio behar digu bizitzako gauza guztietarako, pertsona moduan garatzera heltzeko eta norbanakoaren ongizatea bermatzeko.
Azkenik, hirugarren irizpidearen arabera, ikasten ikastera lagundu behar dela da. Ikasketak amaigabeak direlako, izan ere, bizitza osoan zehar emango dira. Hezkuntza etengabea da edozein pertsonarena eta irakasleen lana, ikasteko grin hura inoiz ez itzaltzeko herremintak eskeintzearen helburua izan behar da.
- Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
Konpetentzien inguruan hainbat definizio daude, bilatzen
ditugun lekuaren arabera aldatuko direnak. Kasu honetan hiru iturri ezberdinetik
lortutako esanahiak eta Heziberriren ikuspuntutik zer diren azalduko dugu:
Jose Moyak konpetentziak pertsonak batek dituen
prozedura multzoa bezala ulertzen ditu (jakintza, gaitasun...), baina, hauei
erabilera egokia ematen zaienean soilik lortuko dira. Alegia, helburu konkretu
bat lortzeko erabiltzen dituen baliabideak dira konpetentziak. Hauek eskuratu
eta erabiltzeko, egoera errealei aurre egiteko gai izan behar da pertsona eta
horretarako beharrezkoa da jarduerak ondo definitu eta zehaztea eta horretan
paper garrantzitsua jokatzen du hezkuntzak.
Europako Erkidegoen Batzordearen (2006) ustez,
konpetentzia hau esan nahi du: "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona
guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta
herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere".
DeSeCo (2005), "Ezagutzak eta trebetasunak baino
gehiago da konpetentzia. Eskaera konplexuei erantzuteko trebetasuna sartzen du
barnean, baliabide psikosozialak oinarri hartzen ditu, eta mobilizatu egiten
ditu (baita trebetasunak eta jarrerak ere) egoera eta testuinguru jakin
batean". Konpetentzia erakusteko, ezinbestekoa da testuinguru batean kokatutako
eskaera edo egoera konplexuen aurrean jartzea.
Azkenik, Heziberrik horrela planteatzen ditu
konpetentziak: "eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki
burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio
etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai
batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan
dadin.
- Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu.
Iruditzen zait izaera selektiboa duela, DBH-ko titulua
eskuratu ahal izateko errebalida gainditu beharko delako. Gainera, hau lortzen
ez dutenak gizarteak baztertu edo gutxietsi egingo ditu, gizarteak uste duelako
onena goi mailako ikasketak ateratzea dela. Hortaz, izaera selektiboa du
neurri handi batean.
- Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Heziberri dekretuak ondorengo hau azpimarratzen du: Zehar konpetentziak eta diziplina barneko konpetentziak, hau da, oinarrizko konpetenzia guztiak, konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian ebaluatuak izan behar dira, guztiak baitira beharrezkoak hezkuntza xedeak erdiesteko. Azterketei izugarrizko garrantzia ematen diete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario