Klasean, eskola eta haurtzaroarekin lotuta dauden lau
argazki (bakoitzetik bi) aukeratu ditugu. Argazki hauek, niretzat haurtzaroak eta eskolak
suposatu duena esan nahi dute. Atal bakoitzean, lehen argazkia guk bizi dugunarekin lotuta dago, eta bigarrena nahi izango genukeena.
ESKOLAKO ARGAZKIAK
Argazki hau eta hurrengoa eskolarekin lotzen ditut,; lehenengo argazkia nik jaso dudan hezkuntza motarekin eta bigarrena jaso nahiko nukeen hezkuntzarekin edo egokiena iruditzen zaidanarekin.
Nik jaso dudan hezkuntza mota ez zait egokiena iruditzen, haurrak ez direlako pozik joaten eskolara, oso klase teorikoak izaten direlako. Argazkian ikusten den moduan ikasleak mahai indibidualetan banatuta daude,
honek lehiakortasuna bultzatzen du,
banaka lan egitea.
honek lehiakortasuna bultzatzen du,
banaka lan egitea.
gehiago emateak haurrak aspertzea ekartzen du, eta horren ondorioz oporrak heltzeko gogoa izaten dute.
Beheko argazkian agertzen dena hezkuntza idealarekin lotzen dut, askoz ere ikaskuntza aktiboagoa delako. Irakaslea haurren parean jartzen da, hau da gelaren bideratzaile bihurtzen da, agintaria izateari utziz. Oso saio praktikoa eta
dinamikoa da, gela osoak gai bat lantzen du eta denen artean komentatzen dute ; honen adibide, liburuen inguruko tertuliak.
dinamikoa da, gela osoak gai bat lantzen du eta denen artean komentatzen dute ; honen adibide, liburuen inguruko tertuliak.
HAURTZAROKO ARGAZKIA
Bi argazki hauetan dagoen aldaketa oso urte gutxitan emandakoa da. Lehen argazkian ume batzuk kalean futbolean ikusten ditugu, eta bigarrenean, ume batzuk elkarren artean hitzik egin gabe eta Smartphone batekin.
Ni lehen argazkiarekin identifikatzen naiz, izan ere, haurtzaroan egunero jolasten nuen futbolean kalean nire lagunekin. Iruditzen zait momentu
hauek gaur egun garena
osatzen lagundu dutela,
hau da, gure hazkuntzan garrantzia
handia izan dutela.
hauek gaur egun garena
osatzen lagundu dutela,
hau da, gure hazkuntzan garrantzia
handia izan dutela.
Bigarren argazkian, ordea, gaur egungo haurren egunerokoa agertzen da, lagunekin gelditzen direnean mugikorrarekin jolasten ematen dute ia denbora guztia.
Amaitzeko, esan beharra dago aldaketa hau hamarurte baino gutxiagoan eman dela eta esaldi bat azpimarratuko nuke: "Gaur egun erlazioen kantitatea handitu da, baina kalitatea eskastu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario