martes, 14 de febrero de 2017

ESKOLAKO BIZIPENAK

Argazki hau Lehen Hezkuntzako 2.ziklokoa da, 3. edo 4. mailakoa hain zuzen.Soinean Athletikeko kamisetarekin eta atun bokata bat jaten agertzen naiz argazkian, Santimamiñeko kobak ikusi ostean.

Oso egun polita izan zela gogoratzen naiz, izan ere, klasekideekin oso ondo pasatu nuen. Eguraldiak asko lagundu zuen bidaia honetan, egun oso eguzkitsua izan zelako eta kamiseta eta praka laburrekin joatea posible izan zelako.













Argazki honetan musika gelan nago nire gelakidea zen Gotzonekin. Musika ez zitzaidan gustatzen arren egun horretan oso ondo pasatu nuen. "Sasi Koipetsu" edo "txitxiburduntzi" eguna ospatu genuelako, Otsailaren bukaeran ospatzen den jaia, non txerrikiak jaten diren.

Egun hau ospateko musikako saioan txistorra otartekoa jan genuen, eta oso esperientzia positiboa izan zen








Garai honetan hiru kirol ezberdin egiten nituen; futbola, atletismoa eta igeriketa. Kasu honetan atletismoko kross batetako argazkia aukeratu dut, oso urte zoriontsuak pasa nituelako kirol honetan.

Argazki honetan eskuinean daukadan mutila nire kuadrillako Peio da, eta besteak garaiko taldekideak, urte bat zaharragoak.











Argazki hau gabon inguruan aterata dago, Olentzero eta Mari Domingi-taz disfrazatuta gaudelako. Garai honetan ilusio asko izaten genuen Olentzerok eta Mari Domingik zer oparituko ziguten ez genielako.

Argazki honetan nire tutorea eta ingeleseko andereinoa agertzen dira, nire gelakideekin batera. Oso ondo gogoratzen naiz egun hartaz.


Karnabal egunean, Lekeition Aste Zuriko asteartean hain zuzen, eskolatik disfrazatzen ginen goizean, gelakide guztiak berdin janzten ginen. Kasu honetan estralurtar joan ginen, eta inoiz jantzi dudan disfraz politena dela iruditzen zait.

Egun honetaz oso esperientzi positiboa izan dut beti, desfilea amaitutakoan izebaren etxera joaten nintzelako jatera eta oso ondo pasatzen nuelako.















Eskolaz kanpoko hezkuntzak ere berebiziko garrantzia duela ezin ezezta daiteke. Horren adibide Saloun ateratako argazki hau; nire arreba amaiarekin agertzen naiz bizikletan ibiltzen ikasi berritan.

Oso ondo pasatu nuen egun horretan, Saloutik Port Abenturara bizikletan joan ginelako, gurasoen laguntzarik gabe.





Lekeition Gabonetan eta Aste Santuetan Playeroak edo hondartzako futbol partidak egiten dira. Kuadrilla bakoitzak talde bat sortzen du, eta beste kuadrillen aurka jolasten da. Txapelketaren izenak dioen bezela hondartzan jolasten da futbolean.

Argazki hau bi gauzagatik da garrantzitsua niretzat; alde batetik txapelketa irabazi genuelako eta bestetik, gure entrenatzailea nire lehengusu Josu zelako.

Hondartzako partida hauek nire gaztaroan oso garrantzitsuak izan dira, Gabonetan eta Aste Santuetan denbora asko pasatzen genuelako
txapelketa honetan.







Lekeitioko Eleizan ataratako argazkia da hau, Aste Santuetan ateratzen den Mingorri izeneko deabrutxoaz aterata. Argazki honen berezitasuna ezta argazkian ikusten, izan ere, berezia iruditzen zait Apendizitis gaixotasuna pasa ostean ateratakoa delako.

Hemen nire familiakideekin joan nintzen argazkia ateratzera. Eskura begiratuz karamelozko pastel bat ikusten da, karamelu hori Mingorriri minean jartzeko tradizioa dago. Aste Santuetan egiten den desfilean gehien gustatzen zaidana da Mingorri, izan ere, Lekeitioko desfilea besteengandik desberdintzen duen ezaugarria da. Tradizio handia dago egun horietan Eleizara joateko, lehen gurasoekin eta orain kuadrillako kideekin.












Argazki hau Lekeitioko portuan dagoen monumento edo etxe berezi bat da, eta hau gelako ekintza bat izan zen, non helburua lekeitioko eraikin bereziak ikustea zen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario